Sukia

2010-07-21

Beste esleipen bat Construcciones Sukiarentzat GEDIrekin batera

Construcciones Sukia Eraikuntzak, SAk eta GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, SAk osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari (ABEE) esleitu zaizkio azalera-eskubidearen lagapena “RP-A5” eta “RP-A6” lursailen gainean, eta “RP-B2” lursailaren jabetza osoa. Horiek IRUNVI Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoak sustatutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 6.2.01 Oñaurre esparruaren lursail-banaketako proiektuaren emaitzazkoak dira.

Lursail horietan, babes ofizialeko 80 etxebizitza eta 16 etxebizitza tasatu eraikiko dira 22 hilabete inguruko epean, eta obrak 2011n hastekoak dira.