Torreaga eremurako hirigintza-proposamena

Zumaiko Torreaga eremurako hirigintza-proposamen aurkeztu da.

Zumaiako Udalak uztailaren 2an, ostegunean, aurkeztu die herritarrei Isga Inmuebles S.A. eta Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresek sustatutako Zumaiako 12.2 Torreaga esparruko 1. Puntuanueta II sektoreari buruzko Zumaiako Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketaren hirigintza-proposamena.

Torreagako eremuan egin beharreko etxebizitza eta hirigintza-antolaketari dagokion prozesua luzea izan da. Hasiera batean Torreagan kokatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak Puntanuetako eremura mugitu zituzten; prozesu hori bertan behera gelditu zen, eta gerora, Babes Ofizialeko Etxebizitzak hasierako lekura, Torreagako eremura, eramatea erabaki zuen Zumaiako Udalak 2018an. Ordutik, prozesuak bere martxa jarraitu du eta Arau Subsidiarioen aldaketa egitea tokatzen da orain; aldaketa horren proposamena jendaurrean aurkeztuko dute uztailaren 2an.

Bi saio egin dituzte uztailaren 2an, ostegunean: lehenenegoa, 17:00etatik 18:00etara gazteleraz; bigarrena, 18:30etik 19:30era euskaraz. Bi saioak udaletxeko pleno aretoan egin dituzte, eta ezinbestekoa izan da aurrez izena ematea. Horretarako herritarrek 943 86 50 33 telefonora deituta edo lotura honen bitartez eman behar dute izena. Teknikariek poposamenen berri eman die herritarrei, eta horien ekarpenak jaso.

Albiste osoa hemen ikusi dezakezu.