Antton Suquia, Korta Saria 2020

Harro eta pozik gaude albiste hau zuekin partekatzeaz. Antton Suquiak, Sukia Eraikuntzak S.L. enpresaren sortzaileak, Joxe Mari Korta 2020 saria jasoko du aurten.

Antton Suquia, Korta Saria 2020

Lanbide bizitza luzea duten enpresariei Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta gizarte hobekuntzaren alde egindako lana aitortzea da sari honen helburua. 

Oso merezitako aintzatespena da Anttonentzat, beti transmititu baitizkigu bere baloreak, etika eta zintzotasuna, kalitatearekin duen konpromiso iraunkorrarekin lotuta.

Datorren azaroaren 23an jasoko du saria Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, Lehendakaritzaren egoitzan, eta zuzenean emango du Eusko Jaurlaritzaren webguneak. Streaming bidez zuzenean ikus dezakezu hemen.

ZORIONAK ANTTON!