Etxebizitza bat erosteko jarraibideak

Partekatu

Etxebizitza bat erostea gure bizitzako erosketarik garrantzitsuenetako bat egitea da, garrantzitsuena ez bada. Hori dela eta, oso baliagarriak izan daitezkeen aholku batzuk eman nahi ditugu.

Etxebizitza bat erosteko jarraibideak

Etxebizitza bat erostea gure bizitzako erosketarik garrantzitsuenetako bat egitea da, garrantzitsuena ez bada. Hori dela eta, oso baliagarriak izan daitezkeen aholku batzuk eman nahi ditugu.

Lehenik eta behin, produktua gustatu egin behar zaigu. Horregatik, gure etorkizuneko etxerako nahi dugun kokapena finkatu behar dugu. Alderdi horretan, oso garrantzitsuak dira faktore emozionalak (hala nola familiaren eta adiskideen hurbiltasuna eta auzo jakin batekiko sentimendua) eta faktore objektiboak (garraioa, aparkalekua, ikastetxeak, osasun-zerbitzuak, aisiaguneak eta abar).

Ingurua erabaki ondoren, etxebizitzaren ezaugarriei jarriko diegu arreta, hala nola azalerari, banaketari, orientazioari, kalitateei, akaberei eta berokuntza motari. Ez dugu ahaztu behar gauza batzuk ezin direla aldatu.

Gustuei eta prezioari dagokienez gure nahiak betetzen dituen etxebizitza aurkitu ondoren, gai administratiboei heldu beharko diegu, nahigaberik izan ez dezagun.  Lehenik eta behin, jabetza-erregistrora jo behar dugu, egungo titularra identifikatzeko eta etxebizitzak kargarik ez duela egiaztatzeko.

Plano gaineko erosketaren kasuan, ez dugu ahaztu behar kalitateen memoria xehatu bat eskatu behar dugula, eraikuntza-materialak, azalera, eremu komunak eta akabera guztien kalitateak egiaztatzeko.

Garrantzitsua da, halaber, saltzaileari emandako zenbatekoak abal baten edo aseguru-poliza baten bidez babestuta daudela egiaztatzea, itundutako baldintzak bete ezean dirua berreskuratu ahal izateko.

Azkenik, kontratu pribatua arretaz berrikusi behar da. Kontratuan, honako hauek agertuko dira zehatz-mehatz: etxebizitzaren prezioa (ordainketen eta BEZaren arabera banakatua), ordaintzeko modua, baldintza orokorrak eta baldintza bereziak.

Jarraibide horien guztien ondoren, gure etxebizitzaren eskriturak egingo ditugu, eta etxebizitzaz gozatzea baino ez zaigu geratuko.

Interesko beste artikuluak

Newsletter-era harpidetu

Jarrai gaitzazu