Project Management

Project Management zerbitzua eskaintzen dugu (Proiektuen Kudeaketa Integrala); zerbitzu horri esker, lurzoruen jabeek, inbertsoreek eta eraikuntza-beharrak dituzten enpresek (finantza-entitateek, hotelek, eta abar) haien proiektuak bideragarri egin ahal izango dituzte.

Gure zerbitzuak lurzorua aurkitu eta kudeatzetik, saldu ondoko zerbitzura arte zabaltzen dira. Horrela, eraikuntza-proiektu bat edo higiezinen sustapen bat osorik garatzen dugu.

Informazio gehiago eskatu

Balioa sortzea

Bezero bakoitzaren neurrirako soluzioak, horixe da gure enpresa-ikuspegia. Tokiko merkatuaren ezagutzari eta gure lan-taldearen know-howari esker, lan egiten dugun proiektu bakoitzari balio erantsia ematen diogu.

Arriskuak saihestea

Higiezinen arloko edozein jardunetan, eta are gehiago gaur egun, inbertsoreak edo sustatzaileak aholkularitza behar du egin beharreko inbertsioaren ikuspegi globala edukitzeko.

Bezeroari prozesu osoan laguntzen diogu, eta balizko arriskuak gutxienekora murrizten saiatzeaz gain, proiektua optimizatuko duten eta errentagarriago egingo duten irtenbideak gaineratuko ditugu.

Sukia bermea

Hainbeste urtetako lanaren ondorioz, esperientzia handia metatu dugu eta askotariko proiektu kopuru handia garatu dugu. Horrenbestez, balio erantsiko zerbitzua eskain diezaiokegu higiezinen arloko proiektu bat bideratu nahi duen edozein enpresari.

Informazio gehiago nahi al duzu?

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.