
*
Latineko urbs (hiria) hitzetik.
Hiriak planifikatu eta kudeatzen ditugu
premiei erantzungo dieten
proiektuak garatuz.
Badakigu lan garrantzitsua egiten dugula inguruaren hazkunde ekonomikoa bultzatuz eta gizartearen eskari eta beharrei erantzuteko gauza diren espazio integratuak sortuz. Azken batean, atsegin dugu hiria egiten dugula pentsatzea.
Espezialistak gara lehen bizitegian, bizitzeko etxebizitzetan. Gure goiburua errealitate izatea nahi dugu: Zure etxean zaude.
"Enpresak berritzeko eta aldaketara
egokitzeko obligazioa badu ere,
ez dugu gure izaera galdu behar"
Eraikuntzaren sektorean
40 urte egoteak
belaunaldiz belaunaldi
oinordetutako esperientzia
luzea aukera ematen du.
Pertsonak dira
Sukiaren aktibo nagusia
Ilusioa = Motibazioa
Ilusioz betetako lantalde bat
edukitzea da bikaintasunerako bidean
aurrera egiteko lehen pausoa
Etengabeko irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesu baten bitartez bakarrik lortzen du lantaldeak gure lana hobeto betetzeko gaitasuna.
Gure sail guztiek higiezinen merkatuaren alderdi desberdinak aztertzen dituzte, azken bezeroari etengabeko zerbitzua eskaintzeko helburu argiarekin. Salerosketaren ziklo osoan aholkatzeagatik eta laguntza emateagatik nabarmentzen gara.
Lantaldea hainbat profiletako pertsonek osatzen dugun arren oinarri bera dugu, hots, lana ondo egiteko ilusioa. Gure erronka da liderrak izatea pertsonak izanda.
Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jarduten dugu udalerria garatzeko ideiak ekartzen eta gure baliabide eta ezagutza guztiak haien eskueran jartzen. Horri esker gure hirian bertan, Donostian, zein Euskadi osoan lan egiteko aukera izan dugu, baita beste autonomia-erkidego batzuetan ere.