Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Errekarte Bizigunea BOE
Beasain

Errekarte BOE

ETXEBIZITZA BERRIA PREZIORIK ONENEAN

Babes ofizialeko 23 etxebizitza, garaje eta trastelekuarekin, zure eskura, Beasaingo eremu onenetako batean.

2 eta 3 logelako etxebizitza erosoak, terraza dutenak, Beasaingo ingurune pribilegiatu batean, Loinatz baselizarako bidetik eta Igartzako monumentu-multzotik gertu.

Zozketaren emaitza hemen kontsulta dezakezu.

Lortu zure etxebizitza berria, garaje eta trastelekuarekin, preziorik onenean.

Ezaugarri nagusiak

Garaje zabala
Terraza zabalak
Trastelekua
Bidegorri
Kultura-zona
Zona berdea
Etxebizitza Solairua Logelak Bainugelak Etxebizitza azalera Terraza Prezioa Planoak
P1-PB A + G.14 + T.17 Behea 3 2 80,31 m² 42,86 m² 197.795,31 €
P1-PB B + G.21 + T.14 Behea 2 2 63,42 m² 46,45 m² 171.911,63 €
P1-1.A + G.20 + T.20 1. 3 2 75,74 m² 12,11 m² 190.119,91 €
P1-1.B + G.19 + T.21 1. 3 2 79,76 m² 5,10 m² 190.611,83 €
P1-2.A + G.18 + G.19 2. 3 2 75,76 m² 11,74 m² 190.857,80 €
P1-2ºB + G.17 + G.18 2. 3 2 79,78 m² 5,68 m² 191.024,17 €
P1-3ºA + G.12 + T.8 3. 3 2 75,76 m² 11,74 m² RESERVADO
P1-3.B + G.13 + T.9 3. 3 2 79,78 m² 5,68 m² 188.210,10 €
P1-4.A + G.6 + T.2 4. 3 2 75,76 m² 11,74 m² 190.720,34 €
P1-4.B + G.7 + T.3 4. 3 2 79,78 m² 5,68 m² 189.873,95 €
P1-AT A + G.4 + T.11 Atikoa 3 2 63,12 m² 13,21 m² RESERVADO
P1-AT B + G.5 + T.1 Atikoa 3 2 69,56 m² 6,88 m² RESERVADO
P2-PB A + G.3 + T.10 (PMR) Behea 2 1 62,80 m² 38,39 m² 164.641,34 €
P2-1.A + G.28 + T.15 1. 3 2 79,76 m² 5,21 m² 187.609,67 €
P2-1.B + G.29 + T.16 1. 3 2 76,80 m² 5,21 m² 186.047,10 €
P2-2.A + G.23 + T.12 2. 3 2 79,78 m² 5,80 m² 190.235,65 €
P2-2.B + G.22 + T.13 2. 3 2 76,67 m² 5,80 m² 188.079,88 €
P2-3.A + G.25 + T.22 3. 3 2 79,78 m² 5,80 m² 192.369,72 €
P2-3.B + G.24 + T.23 3. 3 2 76,67 m² 5,80 m² 186.893,50 €
P2-4.A + G.8 + T.4 4. 3 2 79,78 m² 5,80 m² 191.776,52 €
P2-4.B + G.11 + T.7 4. 3 2 76,67 m² 5,80 m² 184.860,70 €
P2-AT A + G.10 +T.6 Atikoa 3 2 69,56 m² 6,88 m² 183.594,73 €
P2-AT B + G.9 + T.5 Atikoa 2 1 50,37 m² 16,38 m² RESERVADO
Garajes -1 -1 Sotoa
Garajes -2 -2 Sotoa

Oharra: Behin-behineko kalifikazioari lotutako prezioak.
PMR: Vivienda adaptada para Persona de Movilidad Reducida

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura, gehienbat, adreilu karabistaz osatuta egongo da, intradosetan hidrofugo zarpeatuarekin, proiektatutako isolamendua eta igeltxu ijeztuzko trenkada, barnean harkaitzezko artile isolamenduarekin.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu zeramikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganbera.
  • Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta segurtasuneko hiru puntuko itxiera izango dute.
  • Orotariko giltzak.
  • Barneko pasaerako ateek melaminazko akabera izango dute. Heldulekuak eta burdineria kromatuak izango dira.
  • Ate beiradunak egongelan, sukaldean eta atondoan.
  • Armairuetara zuzenduko diren espazioak erreserba gisa aurkeztuko dira, ez dira barnean sartzen.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • 1 kalitateko materialekin estaliko dira atariak eta eskailerak.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna hezeguneetan, korridoreetan eta instalazioak igarotzen diren lekuetan.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

SUKALDEAK

  • Proiektuan aurreikusten diren sukaldeak behar bezala instalatzeko elektrizitateko, hustubideetako, iturgintzako eta aireztapeneko harguneak egingo dira. Hori guztia gero bezeroak altzariak jartzeko prest.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Zoom seriekoak edo antzekoak.
  • Roca markako burdinurtuzko bainuontzia, zuria, Contesa seriekoa edo antzekoa.
  • Roca markako dutxa-platera, zuria, Italia seriekoa edo antzekoa.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoaren bidez kontrolatuko da.
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura banako galdararen bidez sortuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Iturri berriztagarrietatik datorren energia-ekarpena, legeak ezartzen duena betez.
  • Aerotermia edo, halakorik ezean, eguzki-energia termikoa erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa: B letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Schneider seriekoak edo antzekoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera.
  • Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).

OHAR OROKORRAK

  • Kalitateen memoria honetan deskribatutakoa aurrerapen edo aipamen moduan egin da; izatez, arrazoi teknikoak direla medio, proiektua egin duten arkitektoek eta obra-zuzendariek interpretatu edo erabaki beharko dituzte egin daitezkeen aldaketak eta gauzatze-arauak, betiere aditzera emandako kalitateen kalterik gabe.
  • Ohartarazi nahi da solairuen planoetan zehazten diren zutabeen dimentsioak sekzio estandarra duela, eta dimentsio hori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen den solairuaren altueraren arabera eta instalazioen pasabidearen arabera. Era berean, planoetan islatzen ez diren eraikinaren instalazioetarako beste pasabide eta hozkadura batzuk ager daitezke.
  • Teknikari adituen jakituriarekin eta ezagutzarekin egingo da obra, eta beti jarraituko zaio eraikuntza behar bezala egitearen arauari, indarrean dauden arauen perdoiak onartuta.
Adeitasun bulegoa:
Nafarroa Etorbidea, 16
20200, Beasain, Gipuzkoa
943 302 913
  • Renfe Trena
  • Autobusa
  • Polikiroldegia
  • Futbol zelaia
  • Ikastolak
  • Merkataritza Gunea
  • Aisialdirako gunea

Interesa izan dezake...

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.