Itzuli
Sustapenak salmentan

Beasain Errekarte Tasatuak

Beasain - Gipuzkoa

Kalitateen memoria

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zeramikoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu akustikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganbera deshidratatuarekin. Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta segurtasuneko hiru puntuko itxiera izango dute.
  • Barneko pasaerako ateek melaminazko edo kolore naturalean bernizatutako zurezko akabera izango dute. Heldulekuak eta burdineria kromatuak izango dira.
  • Ate beiradunak egongelan, sukaldean eta atondoan.
  • Armairuetara zuzenduko diren espazioak erreserba gisa aurkeztuko dira, ez dira barnean sartzen.
  • Orotariko giltzak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna etxebizitzako gela guztietan.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan. Sabaiak zuriz pintatuko dira etxebizitzaren barruko gela guztietan.

SUKALDEAK

  • Proiektuan aurreikusten diren sukaldeak behar bezala instalatzeko elektrizitateko, hustubideetako, iturgintzako eta aireztapeneko harguneak egingo dira. Hori guztia gero bezeroak altzariak jartzeko prest.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Gap seriekoak edo antzekoak.
  • Roca markako burdinurtuzko bainuontzia, zuria, Contesa seriekoa edo antzekoa.
  • Roca markako dutxa-platera, zuria, Malta seriekoa edo antzekoa.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoaren bidez kontrolatuko da.
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura banako galdararen bidez sortuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Iturri berriztagarrietatik datorren energia-ekarpena, legeak ezartzen duena betez.
  • Aerotermia edo, halakorik ezean, eguzki-energia termikoa erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa: B letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Niessen Zenit seriekoak edo antzekoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).

OHAR OROKORRAK

  • Kalitateen memoria honetan deskribatutakoa aurrerapen edo aipamen moduan egin da; izatez, arrazoi teknikoak direla medio, proiektua egin duten arkitektoek eta obra-zuzendariek interpretatu edo erabaki beharko dituzte egin daitezkeen aldaketak eta gauzatze-arauak, betiere aditzera emandako kalitateen kalterik gabe.
  • Ohartarazi nahi da solairuen planoetan zehazten diren zutabeen dimentsioak sekzio estandarra duela, eta dimentsio hori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen den solairuaren altueraren arabera eta instalazioen pasabidearen arabera. Era berean, planoetan islatzen ez diren eraikinaren instalazioetarako beste pasabide eta hozkadura batzuk ager daitezke.
  • Teknikari adituen jakituriarekin eta ezagutzarekin egingo da obra, eta beti jarraituko zaio eraikuntza behar bezala egitearen arauari, indarrean dauden arauen perdoiak onartuta.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.