Itzuli
Sustapenak salmentan

Derio Landabarri II

Derio - Bizkaia

Kalitateen memoria

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean bistako adreiluzkoa edo zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du eta eta adreilu tradizionalezko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, azta-erdiko adreilu trinko akustikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko taulaz estalia.
  • Fatxadako zati jakin batzuk mortero pintatuz estaliko dira.

KANPOKO AROTZERIA

  • Leihoak PVCzkoak izango dira, zubi termikoen haustura bermatuko dute, eta beira bikoitzeko isolamendu termikoa izango dute, aire-ganbera deshidratatua osatuta.
  • Pertsianak aluminiozkoak izango dira, block erakoak, isolamendu eta guzti.
  • Fatxadako zati jakin batzuk mortero pintatuz estaliko dira.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateek zur noblezko akabera izango dute. Hiru ainguratze-puntuko segurtasun-sarraila, sarrerako behatxuloa eta altzairu herdoilgaitzezko burdineria.
  • Etxebizitzetako pasaerako ateak zurezkoak izango dira, haritzezko akaberarekin edo zuriz lakatuak, aukeran. Altzairu herdoilgaitzezko heldulekua eta burdineria izango dute.
  • Egongelako eta atondoko ateek beirak izango dituzte.
  • Zokaloak pasaerako ateekin bat etorriko dira.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak.
  • Armairu bat logela bakoitzean.
  • Orotariko giltzak.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak eta etxetresna elektrikoak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru flotatzaile ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean lehen kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura granito-harri naturalez egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Dama seriekoak edo antzekoak, 1. kalitatekoak.
  • Roca markako altzairuzko bainuontzia, Contesa seriekoa edo antzekoa, 1. kalitatekoa.
  • Roca markako dutxa-platera, zuria, Malta seriekoa edo antzekoa, 1. kalitatekoa.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.
  • Bainugelek itxitura eta beheko altzaria —konketa, ispilua eta pareta-argia— izango dute.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoen bidez kontrolatuko da.
  • Sorkuntza banako galdaren bidez egingo da.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Kanpoko entxufe estanko bat terrazetan.
  • Niessen markako mekanismo elektrikoak, edo antzekoak, 1. kalitatekoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.