Itzuli
Sustapena salmentan

Elgoibar Ubitarte

Elgoibar - Gipuzkoa

Deskribapena

AZKENEKO EZKARATZA SALGAI - 12 etxebizitza berri salgai

UBITARTE GAIN, ELGOIBARKO BIZIGUNE BERRIA

Ongi etorri Ubitarte Gainera. Elgoibarko bizigune berri honek San Roke auzoa osatzen du etxebizitza berriekin, eta komunikaziorik onenak eta herriko bistarik ederrenak eskaintzen ditu. Ubitarte Gainen inguru lasai eta erosoa aurkituko duzu.

GAUR EGUNGO ERAIKINA, ETA EFIZIENTEA

Proiektu berria gaur egungo eraikin efizientea da, eta erabat optimizatzen du bere espazioa etxebizitza-soluziorik onena emateko.

Zeramikazko materialak eta PVCa bateratzen ditu fatxada aireztatuak eskaintzen dituen bertuteetan. Kolore-tonu ezberdinek, gainera, estetika abangoardista ematen diote eraikinari, zuria eta grisa egur-koloreak eman ohi duen berotasunarekin konbinatzen baititu.

Orientazioari lehentasuna eman nahi izan diogunez, etxebizitzek bi orientazio dituzte, eta sukaldetik eta egongelatik sarbidea duten terrazek bista ederrak dituzte herri aldera.

2 eta 3 logelatako etxebizitzak dira, sukaldea jarrita dute eta logeletako armairuak erabat bukatuta daude, lehenengo egunetik has zaitezen zeure etxeaz gozatzen.

Neurri ezberdinetako garajeak daude, eta etxera iristen zarenean, beraz, aparkalekua ez denez arazo izango, denbora gehiago izango duzu zeuretzako.

LEKUA NAHI IZATEN DUGU

Denok ez ditugu premia berberak izaten, baina denok behar izaten dugu lekua. Gure etxebizitzetan leku asko izango duzu zeuk nahi duzunerako (ikasteko txokoa, jolas-lekua, egongela, etab.).

Horretarako, eraikinak atiko apartak ditu, teilatupeko espazio eta guzti, zure etxean leku gehiago izan dezazun. 61  minguruko leku garbia terrazarako sarbidearekin.

Era berean, Ubitarte Gainen bakarrik aurkituko dituzu ia 50 m2-ko espaziora sarbidea duten beheko solairuak.

Giro ezberdinak sortu ahal izango dituzu etxe barruan, eta, batez ere, behar duzun giro lasai eta erosoa.  

Aukera aparta Elgoibarren etxebizitza berria izateko.

Elgoibar Ubitarte

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.