Itzuli
Sustapenak salmentan

Santa Barbara etxebizitzak Hernanin

Hernani - Gipuzkoa

Kalitateen memoria

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zeramikoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu akustikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganbera deshidratatuarekin. Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta segurtasuneko hiru puntuko itxiera izango dute.
  • Barneko pasaerako ateak kolore zuriz lakatuak edo haritzez akabatuak izango dira, eta altzairu herdoilgaitzezko heldulekua izango dute.
  • Ate beiradunak egongelan, sukaldean eta atondoan.
  • Etxebizitzak armairuz hornituta egongo dira; ate lakatuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz akabatuak. Armairu bat logela bakoitzean.
  • Orotariko giltzak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura granito-harri naturalez egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna etxebizitzako gela guztietan.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak eta Balay markako edo antzeko etxetresna elektrikoak.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Meridian seriekoak edo antzekoak.
  • Roca markako burdinurtuzko bainuontzia, zuria, Princess/ Princess N seriekoa edo antzekoa.
  • Dutxa-plater estralaua, zuria.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.
  • Txorrota termostatikoak dutxetan.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoen bidez kontrolatuko da.
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura banako galdararen bidez sortuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Iturri berriztagarrietatik datorren energia-ekarpena, legeak ezartzen duena betez.
  • Aerotermia edo, halakorik ezean, eguzki-energia termikoa erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa: A letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Niessen Sky seriekoak edo antzekoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxietan, ate metalikoa eta argi-puntua.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko atal batzuetan (BARNEKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK ETA KOMUNAK…) bildutako informazioa sustatzaileak egikarituko dituen OINARRIZKO kalitateei dagokiena da.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA bat ere badaukagu, bezeroari sustatzaileak aurrez hautatutako zenbait proposamenen artean hautatzeko aukera eskaintzeko. Etxebizitzako gela bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko aukera izango du. Horietako batzuk oinarrizko prezioaren barruan daude eta beste batzuek kostu gehigarria dute.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala nahi izanez gero, bana-banako arreta kontrata daiteke sustatzaileak esleitutako teknikari batekin, bezeroak eskatutako aldaketak aztertu eta plantea ditzan. Zerbitzu bakoitza banan-banan kontratatzeko aukera eskaintzen da, abiapuntuko kostua gehi aldaketei dagokiena bere gain hartuta:
    • Etxebizitzaren banaketaren eta instalazioen pertsonalizazioa.
    • Akaberen pertsonalizazioa, hautatutako hornitzailearen erakusketan aurkezten diren alternatibak hautatzeko aukerarekin.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.