Itzuli
Sustapena salmentan

Jolastokieta

Donostia - Gipuzkoa

Deskribapena

INSKRIPZIO EPEA: Ekainaren 24tik Uztailaren 14ra, Etxegintzaren bitartez.

36 udal-etxebizitza tasatuak Altzako eremu berrian kokatuta daude, Uliara eta Harrobietako plazara begira dauden espazio zabal eta fantastikoak dituen auzoan.

Eraikina eraikita dago. Aprobetxatu zure etxebizitza berria Donostian preziorik onenean edukitzeko aukera hau. Eskura dituen zerbitzu guztiak eta komunikazio bikainak ditu.

Etxebizitza guztiek garaje-marra bat eta trasteleku bat dituzte prezioan.

Jarraian, etxebizitza horiek eskuratzeko baldintzak azalduko dizkizugu:

Zer baldintza bete behar ditut?

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Donostiarekin lotura izatea (azken urteetan hirian erroldatuta egotea edo bertan lan egitea).
  • Etxebizitzarik ez izatea jabetzan edo azalera-eskubidean.
  • 2019ko errenta-aitorpeneko diru-sarrerak: 25.000 €- 50.700 €.
  • Baldintza guztiak zehatz-mehatz ezagutzeko, hemen kontsulta ditzakezu oinarriak.

Nola egingo da esleipena?

  • Etxebizitzen esleipena baremo baten bidez egingo da, eta baremo horrek puntuazio bat emango dio eskaera bakoitzari. Hala, puntu gehien lortzen dituzten pertsonak eta bizikidetza-unitateak esleipendun izendatuko dira. Berdinketak eskaeraren antzinatasunaren arabera ebatziko dira.
  • Etxebizitzak hautatzeko metodoaren bidez esleituko dira, kupo bakoitzean aplikatuko den baremoak zehaztutako hurrenkera-zenbakiaren arabera.

Nola eta non eman dezaket izena?

ETXEGINTZAk komunikazio bat bidali die etxebizitza tasatuen datu-baseetan izena emanda dauden guztiei. Komunikazio horretan, interesatuek eskabidea B@kQ ziurtagiri digitalaren bidez izapidetu dezatela eskatuko du.

Edozein kontsulta egiteko, deitu SUKIA, 943 31 68 68ra.

Jolastokieta Tasatuak

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.