Itzuli
Sustapenak salmentan

Jolastokieta

Donostia - Gipuzkoa

Kalitateen memoria

Kalitateen memoria deskargatu

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxura nagusiki, honako hauek osatuko dute: zeramika aireztatuak, isolamendu termikoak, totxoak eta barneko estradosak, igeltsu ijeztuzko trenkaden bidez. 
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenakden bidez egingo da. 
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko separazioa adreilu akustikoaz gauzatuko da. Trikotea bi aldeetatik estalita egongo da igeltsu ijeztuzko oholtzen bidez, indarrean dagoen araudia betetzeko.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria, eta beira bikoitzekio sistema termikoa aire-ganbera deshidratatuaz. Bi koloretako akabera (barnealde zuria).
  • Block motako pertsianak, isolamendua barne.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzen sarrerako ateak blindatuak izango dira, hiru segurtasun-puntuko itxierarekin eta melaminaz edo kolore naturalean bernizatutako zuraz akabatuak. 
  • Barneko pasaerako ateak melaminaz edo kolore naturalean bernizatutako zura akabatuak izango dira. Heldulekuak eta burdineria kromatuak izango dira. 
  • Armairu bat logela bakoitzeko.  

SUKALDEAK

  • Altzariz jantzitako sukaldea, etxeko elektrotresna guztiekin. 

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoladura flotatzaile ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarrita eta talka-kontrako xafla izango dute. 
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean gres baldosak jarriko dira. 

SABAIAK

  • Igeltsu ijetuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita gainerako geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko. 
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaietan. 

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, kalitate goreneko zeramika bidez. 
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Zoom seriekoak. 
  • Altzairuzko bainu-ontzia, Roca markakoa, Zoom seriekoa. 
  • Roca markako dutxa-platera, zuria, Zoom seriekoa. 
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan. 

BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA

  • Altzairuzko xaflako banakako erradiadoreak instalatuko dira berokuntza izango duten geletan.
  • Berokuntza-sistema egongolan kokatutako banako kronotermostatien bidez kontrolatuko da. 
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura galdara zentralizatuaren bidez sortuko da. 

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian.
  • Mekanismo elektrikoak SIMON markako Play seriekoak edo antzekoak izango dira.  

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Eguzki-plaken sistema bat edo aerotermia ezarriko da, etxeko ur beroa sortzen laguntzeko. 

GARAJEAK

  • Hormigoi leunduzko zolako akabera, korindoi kuartzoan, aireztapen artifiziala eta sute detektagailuak (hori guztia berariazko proiektuaren arabera). 
  • Garajaeetatik instalazioak pasatu ahala iznago dira (ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak, etab.).

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.