Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Derio

Landabarri Bizigunea L2

LANDABARRI BIZIGUNEA ERAIKITZEN

Salmenta arrakastatsua, % 100 salduta baitago.

Deriok berrikuntza handia izan du, eta, gaur egun, oso leku erakargarria da, lasaia eta, aldi berean, zerbitzu guztiak eskaintzen dituena: berdeguneak, merkataritza-eremua, bidegorri-sarea, haur-parkeak, kiroldegia, kultura-etxea, txoko soziala, osasun-zerbitzuak eta abar.

Horrez gain, ikastetxe, ikastola eta haurtzaindegien eskaintza interesgarria du.

Eta hazten jarraitzen du.

Ezaugarri nagusiak

Garaje zabala
Horma-armairuak
Pertsonalizazioa
Sukalde hornituak
Haur-parke
Igerilekua
Zona berdea

Zure etxea, zure ametsak, zure beharrak.

Zure etxebizitza erosteko egin beharreko urrats guztietan lagundu nahi dizugu, baita ilusio handiko fase honetan ere. Gure teknikariek arreta handiz hautatutako proposamen guztiak aurkezten dizkizugu, zure bizitokia zure etxe bihur dezazun.

PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA

Zure eskura jartzen dugun pertsonalizazio-programaren bidez, zure etxea eraikitzeko eta dekoratzeko aurrez hautatu dugun aukera sorta zabalean murgildu ahal izango zara.

Aplikazio horren bidez, eskaintzen dizkizugun akabera eta material desberdinak bistaratu eta aukeratu ahal izango dituzu.

Irudimenak bidea eman dio errealitateari.

NEURRIRA PERTSONALIZATU

Zure beharrak haratago badoaz, pertsonalizaziorako aholkularitza integrala eskaintzen dizugu.

Teknikari batek modu indibidualizatuan emango dizu arreta, eta, horrela, zure beharrak zehaztu ostean, zure neurrirako proiektua sortuko du.

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean bistako adreiluzkoa edo zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du eta eta adreilu tradizionalezko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, azta-erdiko adreilu trinko akustikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko taulaz estalia.
  • Fatxadako zati jakin batzuk mortero pintatuz estaliko dira.

KANPOKO AROTZERIA

  • Leihoak PVCzkoak izango dira, zubi termikoen haustura bermatuko dute, eta beira bikoitzeko isolamendu termikoa izango dute, aire-ganbera deshidratatua osatuta.
  • Pertsianak aluminiozkoak izango dira, block erakoak, isolamendu eta guzti.
  • Fatxadako zati jakin batzuk mortero pintatuz estaliko dira.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateek zur noblezko akabera izango dute. Hiru ainguratze-puntuko segurtasun-sarraila, sarrerako behatxuloa eta altzairu herdoilgaitzezko burdineria.
  • Etxebizitzetako pasaerako ateak zurezkoak izango dira, haritzezko akaberarekin edo zuriz lakatuak, aukeran. Altzairu herdoilgaitzezko heldulekua eta burdineria izango dute.
  • Egongelako eta atondoko ateek beirak izango dituzte.
  • Zokaloak pasaerako ateekin bat etorriko dira.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak.
  • Armairu bat logela bakoitzean.
  • Orotariko giltzak.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak eta etxetresna elektrikoak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru flotatzaile ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean lehen kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura granito-harri naturalez egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. kalitateko zeramika bidez.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.
  • Bainugelek itxitura eta beheko altzaria —konketa, ispilua eta pareta-argia— izango dute.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoen bidez kontrolatuko da.
  • Sorkuntza banako galdaren bidez egingo da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAREN EKARPENA

  • Legeak ezarritakoaren arabera kalkulatutako aerotermia edo eguzki-panelak erabiltzea.
  • Eguzki-energia termikoa edo aerotermia osagarri gisa erabiltzea UBSren ekoizpenean.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Kanpoko entxufe estanko bat terrazetan.
  • Niessen markako mekanismo elektrikoak, edo antzekoak, 1. kalitatekoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

PERTSONALIZAZIOA

  • Gure bezeroen beharrei erantzuten dieten giroen aukeraketa bikaina eskaintzen da, haien gustuko pertsonalizazioa ahalbidetuz.
  • Gure bezeroen beharrei erantzuten dieten giroen aukeraketa bikaina eskaintzen da, haien gustuko pertsonalizazioa ahalbidetuz. Gainera, pertsonalizazio-pakete desberdinak daude bezeroen eskura, etxebizitza bakoitzeko kostu finko unitarioa dutenak. Besteak beste:
    • Zoru erradiatzaileko paketea, ur-banaketarekin.
    • Etxebizitzarako argiztapen pertsonalizatuko paketea.
Adeitasun bulegoa:
Lainomendia Kalea, 20
48160, Derio, Bizkaia
946 459 015

Lainomendi Kalea, 37-39, 48160 Derio, Bizkaia

  • Euskotren
  • Autobusa
  • Aireportua
  • Ikastolak
  • Haurtzaindegia
  • Merkataritza Gunea
  • Kultura gunea
  • Udaletxea

Interesa izan dezake...

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.