Itzuli
Sustapena salmentan

Etxebizitzak Santurtzin

Santurtzi - Bizkaia

Deskribapena

AZKEN ETXEBIZITZAK SALMENTAN!

Santurtziko erdigunean bizitzeko aukera aprobetxatu, erosotasun guztiekin.

Kabiezes-La Cantera sustapeneko arrakastaren ondoren, 34 etxebizitza berri Santurtziko erdigunean eraikitzen ari gara. Pedro Icazan, 2 eta 3 logeletako etxebizitzak aurkituko dituzu kokaleku ezinhobean, zerbitzu guztietatik pausu batetara eta komunikazio guztietatik gertu (metroa, autobusa eta Santurtziko aisi lekuetarako oinezko sarbidearekin).

Etxebizitza guztiek terraza paregabeak dituzte eta distribuzio bikainari esker espazioak oso ondo aprobetxatuak daude. Gainera, etxebizitzak erabat hornituak daude, sukaldea eta logela bakoitzeko neurrira egindako armairuak, lehen egunetik disfruta dezazun. Bestalde, Pedro Icaza bizilekuak, garaje eta banakako trastelekuak ere izango ditu, erosotasun guztiekin bizi ahal izateko erdigunean.

Azkenik, eraikuntzaren konfigurazio arkitektonikoari esker, bizilagun berriek patio pribaturako sarbide esklusiboa izango ditu. Espazio hau, deskantsu eta aisialdira egokitutako area pribatu bat izango da. Esparru hau itxita egongo da; gune berdeak, deskantsurako tokiak eta bizikletak gordetzeko aparkalekuak izago ditu.

Santurtziko erdigunean bizitzeko aukera paregabea, obra berriko etxebizitza baten erosotasun guztiekin.

IKUSI SANTURTZIKO SUSTAPENAREN KATALOGOA

Zure lasaitasunerako nabarmendu kooperatiba ez garela eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SLren berme osoa izango duzula.

Eskuragarri dauden azken pisuak ezagutu nahi badituzu, gure bulegora jo dezakezu (General Castaños kalea, 137, Santurtzi) edo 944 160 624 telefonora deitu.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.