Itzuli
Sustapenak salmentan

Etxebizitzak Santurtzin

Santurtzi - Bizkaia

Kalitateen memoria

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, azta-erdiko adreilu trinkoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko taulaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko leihoak izango dira, akristalamentu termikoarekin.
  • Monoblok aluminiozko pertsianak, aislamentua barne.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko segurtasun-atea, 3 ainguratze-puntuko sarrailarekin.
  • Ate liso zabukariak logela eta bainugeletan, altzairu herdoilgaitzezko burdineriarekin.
  • Ate beiradun zabukariak sukaldean eta egongelan, altzairu herdoilgaitzezko burdineriarekin.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak. Armairu bat logela bakoitzean.
  • Orotariko giltzak.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak eta etxetresna elektrikoak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Eskaratze eta eskailerak granito harri naturalekin.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Dama seriekoak.
  • Roca markako bainuontzia, Contesa seriekoa.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.

BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoen bidez kontrolatuko da. Sorkuntza galda zentralizatu bidez egingo da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Legeak ezartzen duen maximoaren arabera kalkulatutako aerotermia.
  • Energia berriztagarria erabiliko da etxeko ur bero optimizatuena sortzeko.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Terrazan kanpoko entxufe puntu bat.
  • Schneider Eunea edo antzeko mekanismo elektrikoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

PERTSONALIZAZIOA

  • Giro ezberdinak eskeiniko dira, bezeroen beharretara moldatzeko.
  • Gainera pertsonalizazio pakete ezberdinak egongo dira, koste finko batekin etxebizitzako. Adibidez:
    • Lur erradiatzailea ur distribuzioarekin.
    • Argiztapen pakete pertsonalizatua etxebizitzarako.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.