Itzuli
Sustapenak salmentan

Tolosa Iurramendi

Tolosa - Gipuzkoa

Kalitateen memoria

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zeramikoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu akustikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko taulaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganbera deshidratatuarekin. Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko ate blindatua, hiru segurtasun-itxigailurekin eta ikuszuloa.
  • Ate lisoak logela eta bainugeletan, akabera lakatu zuriak edo haritz-akaberakoak, altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin.
  • Ate beiradunak sukaldean eta egongelan, akabera lakatu zuriak edo haritz-akaberakoak altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak. Armairu bat logela bakoitzean. Akabera lakatua, bi diseinu eta koloreren artean erabakitzeko aukera.
  • Orotariko giltzak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.

SABAIAK

  • Igeltsuzko sabai aizuna etxebizitzako gela guztietan.

  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan. Sustatzaileak proposatutako zenbait aukeren artean hautatzeko.
  • Sabaiak kolore zuriz pintatuko dira etxebizitzaren barneko gela guztietan.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak, Logos markakoak, portzelanazko gainaldearekin eta Balay markako etxetresna elektrikoak.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan 1. kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Meridian Compact seriekoak.
  • Roca markako bainuontzia, Princess seriekoa.
  • Roca markako dutxa-plater estralaua, zuria, Stonex materialezko Terran seriekoa.
  • Roca markako Victoria T zutabe termostatikoa dutxetan eta Roca markako aginte bakarreko txorrotak gainerako piezetan.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan 1. kalitateko zeramika bidez.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoaren bidez kontrolatuko da. Erradiore moduko toalla-euskarria gela hezetan.
  • Sorkuntza banako galdaren bidez egingo da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Legeak ezartzen duen maximoaren arabera kalkulatutako aerotermia edo eguzki-energia termiko bidez.
  • Energia berriztagarria erabiliko da etxeko ur bero optimizatuena sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa A.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta LED argiak izango ditu.
  • Niessen mekanismo elektrikoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxiak, ate metalizatua, argi-puntua eta entxufea dutenak.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko ataletako batzuetan —BARRUKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK, eta abar— adierazten diren elementuak OINARRIZKO kalitatekoak dira eta sustatzaileak egikarituko ditu.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO programa bat dago, eta programa horren bidez bezeroak hautatu ahal izango du sustatzaileak eskainitako hainbat proposamenen artean, eta aukera emango du etxebizitzako egonaldi bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko, batzuk oinarrizko prezioan sartuta eta beste batzuk kostu erantsiarekin.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala eskaintze aldera, sustatzaileak esleitzen duen teknikari baten arreta indibidualizatua kontrata daiteke, bezeroak eskatutako aldaketak aztertzeko eta planteatzeko. Zerbitzu bakoitza banan-banan kontratatzeko aukera eskaintzen da, eta, horretarako, abiapuntuko kostuaz gain, aldaketen kostua ere hartu beharko du norberak bere gain:
  • Etxebizitzaren banaketaren eta instalazioen pertsonalizazioa.
  • Akaberen pertsonalizazioa, hornitzailearen azalpenean aurkezten diren alternatibak aukeratuta.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.