Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
TORREAGA BIZIGUNEA B3
Zumaia

Torreaga Bizigunea B3

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ARGITARATU DIRA

Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenden argitalpena. Erreklamazioak jartzeko epea: otsailak 6tik 19ra
Kontsulta ezazu informazio guztia esteka honetan.

Babes ofizialeko 46 etxebizitza dituen sustapena, 2 eta 3 logelakoak, guztiak garajearekin eta horietako 17 trastelekuarekin.

Zumaiako Torreagako AAI.1/12.2 eremuan eraikiko dira.

 

Etxebizitza Solairua Logelak Bainugelak Etxebizitza azalera Terraza Prezioa Planoak
B3-1.A + G.18 1. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.528,59 €
B3-1.C + G.18 + T.14 1. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 171.872,44 €
B3-1.D + G.36 1. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 171.626,12 €
B3-1.E + G.37 1. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.824,72 €
B3-1.F + G.38 1. 2 2 64,43 m² 11,34 m² 167.277,97 €
B3-1.G + G.13 (MMP) 1. 2 1 84,89 m² 7,06 m² 210.841,34 €
B3-1.H + G.43 + T.17 1. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 203.016,38 €
B3-2.A + G.39 2. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.473,64 €
B3-2.C + G.40 2. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 169.250,23 €
B3-2.D + G.41 2. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 170.644,75 €
B3-2.E + G.42 2. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.706,95 €
B3-2.F + G.9 + T.9 2. 2 2 64,43 m² 4,68 m² 174.516,53 €
B3-2.G + G.12 + T.12 (MMP) 2. 2 1 84,89 m² 7,06 m² 217.122,09 €
B3-2.H + G.44 + T.16 2. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 202.058,56 €
B3-3.A + G.26 3. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.528,59 €
B3-3.C + G.27 3. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 169.305,18 €
B3-3.D + G.28 3. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 170.699,70 €
B3-3.E + G.29 3. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.895,37 €
B3-3.F + G.7 + T.7 3. 2 2 64,43 m² 4,68 m² 173.613,67 €
B3-3.G + G.11 + T.11 (MMP) 3. 2 1 84,89 m² 7,06 m² 217.122,09 €
B3-3.H + G.45 + T.15 3. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 205.112,57 €
B3-4.A + G.31 4. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.528,59 €
B3-4.C + G.32 4. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 169.305,18 €
B3-4.D + G.33 4. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 172.183,53 €
B3-4.E + G.34 4. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.769,76 €
B3-4.F + G.8 + T.8 4. 2 2 64,43 m² 4,68 m² 173.613,67 €
B3-4.G + G.1 + T.1 4. 3 2 84,97 m² 7,11 m² 211.314,27 €
B3-4.H + G.2 + T.2 4. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 204.586,56 €
B3-5.A + G.14 5. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.324,47 €
B3-5.C + G.15 5. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 169.077,51 €
B3-5.D + G.16 5. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 172.081,47 €
B3-5.E + G.17 5. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.895,37 €
B3-5.F + G.47 + T.13 5. 2 2 64,43 m² 4,68 m² 175.309,48 €
B3-5.G + G.3 + T.3 5. 3 2 84,97 m² 7,11 m² 209.861,85 €
B3-5.H + G.4 + T.4 5. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 204.586,56 €
B3-6.A + G.19 6. 2 2 67,54 m² 6,94 m² 173.528,59 €
B3-6.C + G.20 6. 2 1 65,42 m² 6,28 m² 169.305,18 €
B3-6.D + G.21 6. 2 1 66,12 m² 6,25 m² 170.699,70 €
B3-6.E + G.22 6. 2 2 69,23 m² 5,84 m² 176.895,37 €
B3-6.F + G.10 + T.10 6. 2 2 64,43 m² 4,68 m² 172.443,88 €
B3-6.G + G.5 + T.5 6. 3 2 84,97 m² 7,11 m² 210.348,61 €
B3-6.H + G.6 + T.6 6. 3 2 81,66 m² 7,11 m² 205.285,29 €
B3-ATIKOA A + G.25 ATIKOA 3 2 85,09 m² 79,45 m² 205.468,15 €
B3-ATIKOA B + G.23 ATIKOA 2 1 62,88 m² 59,38 m² 164.245,05 €
B3-ATIKOA C + G.35 ATIKOA 3 2 86,41 m² 84,20 m² 206.653,33 €
B3-ATIKOA D + G.30 ATIKOA 3 2 84,34 m² 90,70 m² 203.275,78 €

Oharra: Prezioak BEZ gabe dira. Behin-behineko kalifikazioari lotutako prezioak.
MMP: Mugikortasun Mugatuko Pertsonarentzako Etxebizitza Egokitua

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxiturak, gehienean, honako osagai hauek izango ditu: Aireztatutako zeramika, isolamendua, igeltsu ijeztuzko plaka eta harri-zuntzezko isolamendua barnealdetik.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu zeramikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz trasdosatua.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganberarekin. Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta segurtasuneko hiru puntuko itxiera izango dute.
  • Barneko pasaerako ateek melaminazko akabera izango dute. Heldulekuak kromatuak izango dira.
  • Ate beiradunak egongelan, sukaldean eta atondoan.
  • Armairuetara zuzenduko diren espazioak erreserba gisa aurkeztuko dira, ez dira barnean sartzen.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura 1. kalitateko materialekin egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna gune hezeetan, korridoreetan eta zati jakin batzuetan, instalazioak pasatzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Etxebizitzen barnealdean pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta sabaietan.

SUKALDEAK

  • Proiektuan aurreikusten diren sukaldeak behar bezala instalatzeko elektrizitateko, hustubideetako, iturgintzako eta aireztapeneko harguneak egingo dira. Hori guztia gero bezeroak altzariak jartzeko prest.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Debba seriekoak edo antzekoak.
  • Roca markako altzairuzko bainuontzia, zuria, Contesa seriekoa edo antzekoa.
  • Erretxinazko dutxa-platera, zuria.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan, Roca markakoak, Victoria seriekoak edo antzekoak.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Altzairu-txapazko banako erradiadoreak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoaren bidez kontrolatuko da.
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura banako galdararen bidez sortuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Iturri berriztagarrietatik datorren energia-ekarpena, legeak ezartzen duena betez.
  • Aerotermia edo, halakorik ezean, eguzki-energia termikoa erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa: A letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Schneider markakoak, Única seriekoak edo antzekoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapena eta su-detektagailuak; hori guztia araudiaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aurreinstalazioa, indarrean dagoen araudiaren arabera.

OHAR OROKORRAK

  • Kalitateen memoria honetan deskribatutakoa aurrerapen edo aipamen moduan egin da; izatez, arrazoi teknikoak direla medio, proiektua egin duten arkitektoek eta obra-zuzendariek interpretatu edo erabaki beharko dituzte egin daitezkeen aldaketak eta gauzatze-arauak, betiere aditzera emandako kalitateen kalterik gabe.
  • Ohartarazi nahi da solairuen planoetan zehazten diren zutabeen dimentsioak sekzio estandarra duela, eta dimentsio hori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen den solairuaren altueraren arabera eta instalazioen pasabidearen arabera. Era berean, planoetan islatzen ez diren eraikinaren instalazioetarako beste pasabide eta hozkadura batzuk ager daitezke.
  • Teknikari adituen jakituriarekin eta ezagutzarekin egingo da obra, eta beti jarraituko zaio eraikuntza behar bezala egitearen arauari, indarrean dauden arauen perdoiak onartuta.
Adeitasun bulegoa:
Patxita Etxezarreta 23, Bis
20750, Zumaia, Gipuzkoa
943 464 077

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.