Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Mondragón

Uribarri

Ez galdu AZKEN AUKERA! Azken etxebizitza bistarik onenekin. 

AZKEN ETXEBIZITZA Uribarrin. Etxebizitza zoragarria, bista paregabeekin, terraza sukalde, armairu eta garaje itxiarekin. GUZTIA BARNE prezioan. Gainera, armairuak eta sukaldea aukeratu ahal izango dituzu, etxebizitza zure erara izan dezazun. 

Ez galdu AZKEN AUKERA, etxebizitza sukalde eta armairuez horniturik datorrela. Gela bakoitzeko zuk aukeratutako armairuak. Azken etxebizitza kondizio onenetan.

Garaje itxiak eta trastelekuak ere baditugu, nobedade garrantzitsuekin, Erguin eta Udalpe kaleetan. 

Deitu 600 902 224 telefonora, bisitatu etxebizitza pilotua eta gure NOBEDADE guztien berri emango dizugu.

ZIMENDUAK ETA EGITURA

  • Zapata bakartuak eta jarraituak.
  • Solairu-armazoi norabide bakarrekoak etxebizitzetarako eta hormigoizko lauza terraza, hegal eta garajeetarako.

ESTALKIA

  • Teila zeramikoz estalitako hormigoizko lauza. Eguzki-kolektore guztiak kokatuko dira.

FATXADAK ETA TABIKEAK

  • Itxitura bistako adreiluzko fabrikaz eta harri naturalez estalitako adreilu zeramikoz osatua, fatxadaren zati desberdinen arabera, isolamendu termikodun aire-ganbera eta estradosa matxetoi adreilu huts bikoitzez egindako tabikearekin.
  • Banaketa matxetoi adreilu zeramiko huts bikoitzezko tabikearekin egingo da.

 

KANPOKO AROTZERIA

  • Aluminiozko leihoak, zubi termikoaren hausturarekin, beira bikoitzekin eta aire-ganberarekin.
  • Aluminiozko pertsianak.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko ate korazatua, barrutik kontrolatutako segurtasuneko irekitze-mugatzailearekin, haritz-zurez amaitua. Pasaerako ateak lakatuak izango dira, alaka horizontalekin, beiradunak egongela eta sukaldeetan. Heldulekuak eta burdineria zilarrez kromatuak izango dira.
  • Erabat hornitutako armairuak.

SUKALDEA

  • Alikatatua paramentu bertikaletan.
  • Aireztapen integratua atean eta leihoan, irekitze-kontrolagailuarekin.
  • Erabat hornitutako sukaldeak.

ZOLADURAK

  • Logela, korridore eta egongeletan, haritzezko parketa.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean gresezko baldosa jarriko da.

SABAIAK

  • Ijetzitako igeltsuzko sabai aizuna bainugela, komun, sukalde eta korridoreetan eta gainerako geletako toki jakin batzuetan, instalazioak errazago igarotzeko.
  • Atikoko solairuan, sabai aizun jarraitua etxebizitza osoan, zuntz mineralezko 50 mm ko isolamenduarekin. Oharra: Estalkia ere isolatuta dago: 3 cm poliestireno estrusionatu eta beste 3 cm poliuretano proiektatu.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaietan.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikal eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan.
  • Higiene-ontziak Roca markakoak, zuriak, Gap seriekoak.
  • Burdinurtuzko bainuontzia, Roca markakoa, Continental modeloa.
  • Aginte bakarreko txorrotak, Grohe markakoak.
  • Dutxa-platera 80x80 edo 80x120 neurrikoak izango dira, tipologiaren arabera.

BEROKUNTZA ETA UBS

  • Banakako kondentsazio estankako gas galdaren sistema, ur bero sanitariorako eta berogailurako, etxebizitza bakoitzeko kontsumoa irakurtzeko banakako kontagailuekin.

EGUZKI ENERGIA

  • Eguzki-energia termikoa, ur bero sanitariorako laguntza gisa, galdarak erabiltzerakoan energia aurreztea ahalbidetzen duena.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Mekanismoak Niessen markakoak, Zenit seriekoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren irudiak etxebizitza bakoitzeko telebista guztietan ikusi ahal izango dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago.
  • Routerra instalatzeko kaxa aurreikusiko da, bi kable egituraturekin: telebistara eta ordenagailura.
  • Etxeko telebista guztietan Digital Plus ikusteko kableriaren aurreinstalazioa.
  • Domotikako aurreinstalazioa beheko solairuetan.
Adeitasun bulegoa:
Lugaritz Pasealeakua, 21
20018, Donostia, Gipuzkoa
943 31 68 68

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.