Itzuli
Entregatutako sustapenak

Uribarri

Arrasate - Gipuzkoa

Kalitateen memoria

ZIMENDUAK ETA EGITURA

  • Zapata bakartuak eta jarraituak.
  • Solairu-armazoi norabide bakarrekoak etxebizitzetarako eta hormigoizko lauza terraza, hegal eta garajeetarako.

ESTALKIA

  • Teila zeramikoz estalitako hormigoizko lauza. Eguzki-kolektore guztiak kokatuko dira.

FATXADAK ETA TABIKEAK

  • Itxitura bistako adreiluzko fabrikaz eta harri naturalez estalitako adreilu zeramikoz osatua, fatxadaren zati desberdinen arabera, isolamendu termikodun aire-ganbera eta estradosa matxetoi adreilu huts bikoitzez egindako tabikearekin.
  • Banaketa matxetoi adreilu zeramiko huts bikoitzezko tabikearekin egingo da.

 

KANPOKO AROTZERIA

  • Aluminiozko leihoak, zubi termikoaren hausturarekin, beira bikoitzekin eta aire-ganberarekin.
  • Aluminiozko pertsianak.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko ate korazatua, barrutik kontrolatutako segurtasuneko irekitze-mugatzailearekin, haritz-zurez amaitua. Pasaerako ateak lakatuak izango dira, alaka horizontalekin, beiradunak egongela eta sukaldeetan. Heldulekuak eta burdineria zilarrez kromatuak izango dira.
  • Erabat hornitutako armairuak.

SUKALDEA

  • Alikatatua paramentu bertikaletan.
  • Aireztapen integratua atean eta leihoan, irekitze-kontrolagailuarekin.
  • Erabat hornitutako sukaldeak.

ZOLADURAK

  • Logela, korridore eta egongeletan, haritzezko parketa.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean gresezko baldosa jarriko da.

SABAIAK

  • Ijetzitako igeltsuzko sabai aizuna bainugela, komun, sukalde eta korridoreetan eta gainerako geletako toki jakin batzuetan, instalazioak errazago igarotzeko.
  • Atikoko solairuan, sabai aizun jarraitua etxebizitza osoan, zuntz mineralezko 50 mm ko isolamenduarekin. Oharra: Estalkia ere isolatuta dago: 3 cm poliestireno estrusionatu eta beste 3 cm poliuretano proiektatu.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaietan.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikal eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan.
  • Higiene-ontziak Roca markakoak, zuriak, Gap seriekoak.
  • Burdinurtuzko bainuontzia, Roca markakoa, Continental modeloa.
  • Aginte bakarreko txorrotak, Grohe markakoak.
  • Dutxa-platera 80x80 edo 80x120 neurrikoak izango dira, tipologiaren arabera.

BEROKUNTZA ETA UBS

  • Banakako kondentsazio estankako gas galdaren sistema, ur bero sanitariorako eta berogailurako, etxebizitza bakoitzeko kontsumoa irakurtzeko banakako kontagailuekin.

EGUZKI ENERGIA

  • Eguzki-energia termikoa, ur bero sanitariorako laguntza gisa, galdarak erabiltzerakoan energia aurreztea ahalbidetzen duena.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Mekanismoak Niessen markakoak, Zenit seriekoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren irudiak etxebizitza bakoitzeko telebista guztietan ikusi ahal izango dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago.
  • Routerra instalatzeko kaxa aurreikusiko da, bi kable egituraturekin: telebistara eta ordenagailura.
  • Etxeko telebista guztietan Digital Plus ikusteko kableriaren aurreinstalazioa.
  • Domotikako aurreinstalazioa beheko solairuetan.

Informazio gehiago eskatu

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.