Severity: Warning
Message: Undefined array key "HTTP_REFERER"
Filename: controllers/Ver.php
Line Number: 761
Backtrace:
File: /var/www/vhosts/sukia.com/httpdocs/application/controllers/Ver.php
Line: 761
Function: _error_handler
File: /var/www/vhosts/sukia.com/httpdocs/index.php
Line: 312
Function: require_once
Construcciones Sukia Eraikuntzak, SA VIRTUHOME proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren xedea da etxebizitza azken bezeroarekin pertsonalizatzeko Elkarlaneko Diseinu Sistema bat garatzea, murgilduzko 3D bistaratzea eta interfaze naturalak erabiltzean oinarritua.
Construcciones Sukia Eraikuntzak, SA VIRTUHOME proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren xedea da etxebizitza azken bezeroarekin pertsonalizatzeko Elkarlaneko Diseinu Sistema bat garatzea, murgilduzko 3D bistaratzea eta interfaze naturalak erabiltzean oinarritua. VIRTUHOME proiektua honako erakunde hauek osatutako partzuergoak aurkeztu zuen: - ABANTAIL, S. COOP., partzuergoko lider gisa, eta industria-diseinuaren eta eraikuntzaren alorrean software-aplikazioak garatzen dituen enpresa gisa. - Instituto Interuniversitario de Investigación en Bioingeniería y Tecnología Orientada al Ser Humano (LabHuman). Valentziako Universidad Politécnica-ri dagokio. - ISEA S. COOP., unibertsitatez kanpoko I+Dko zentro pribatua, irabazi asmorik gabea. - Eta CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK, SA, enpresa erabiltzaile gisa. ... INNPACTO azpigrogramari dagozkion laguntzak emateko 2010eko deialdia, sistema artikulatzeko eta nazioartekotzeko lerro instrumentalaren barruan, eta Ikerketa Zientifikoko, Garapeneko eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalarekin lotuta. EGEF funtsen eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kargura batera finantzatua da, IPT-380000-2010-008 espediente-zenbakiaz. VIRTUHOME proiektua sustatzen duten erakundeen ustez, hura gauzatzeak erabateko eragin soziala izango du, eraikuntzaren sektoreak duen garrantzi estrategikoa kontuan izanda, bai ekonomiaren aldetik, bai eta azken bezeroari balio-ekarpena egitearen ikuspegitik ere. 
Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.