Construcciones Sukia enpresatik etxean energia-gastua murrizteko gomendio batzuk eman nahi dizkizugu. Aurreztu zure fakturetan ondorengo neurri erraz hauek hartuz eta zure etxe berrian erosotasuna galdu gabe.
Garrantzitsua da gure tresna elektrikoak stanby-n ez uztea eta itzaltzea. Hautematen ez dugun arren isilpeko kontsumoa hor dago. Zuzenena aparatuak deskonektatzea da; horrela gure fakturetan % 10 aurreztuko dugu.
Garrantzitsua da gure etxerako zein bonbilla erosten ditugun kontuan hartzea, logela batetik irtetean argiak itzaltzeaz gain.
Saiatu erradiadoreak altzariekin ez estaltzen. Udazken hasieran erradiadoreak purgatu eta ez ahaztu galdararen mantentze zuzena egiteaz. Gogoratu berogailua igotzen den gradu bakoitzeko kontsumoa % 7 hazten dela.
Sukaldea da energia gehien kontsumitzen duen etxeko gelatako bat. Janaria prestatzeko ontzi txiki samarrak —aukera baduzu— erabiltzea eta hauek estaltzea gomendatzen dizugu. Saiatu labeko atea ez zabaltzen janariak eginak dauden arte. Hozkailuari dagokionez, saiatu atea ahalik eta denbora laburrenean irekita edukitzen.
Programa laburrak edo energia aurrezten dutenak erabiltzea gomendatzen dugu.
Aldi berean, etxetresna elektrikoak erostean energia-etiketa kontuan hartzea gomendatzen dugu.
Jarraitu gure gomendioak eta aldea hautemango duzu zure fakturetan.
Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.