Severity: Warning
Message: Undefined array key "HTTP_REFERER"
Filename: controllers/Ver.php
Line Number: 761
Backtrace:
File: /var/www/vhosts/sukia.com/httpdocs/application/controllers/Ver.php
Line: 761
Function: _error_handler
File: /var/www/vhosts/sukia.com/httpdocs/index.php
Line: 312
Function: require_once
Ostiral honetan, maiatzak 18, Donostiako San Telmo museoan, sektoreko industrializazioaren inguruan jardunaldia egingo da.
Ostegun honetan, maiatzak 18, Donostiako San Telmo museoan, etxebizitza publikoko sustapenaren industiralizazioaren egungo egoerari buruzko jardunaldia egingo da. Sukiak parte hartuko du sustapen publikoko egitura industrializatuko lehenengoa eta altuen (9 solairu) den obrako exekuzioan izandako esperientzia partekatuz. 2007an ekin zitzaion, eta lehenengo fasean sustapenaren zimendatzeari, egiturari, estalkiei eta fatxadei lotutako obrak egin ziren, denak hormigoizko sistema industrializatuekin egikarituak. Ondoren, bigarren faseari ekin zitzaion, honako obra hauek egikaritzeko: isolamendua eta iragazgaiztea, fatxaden trasdosatuak, trenkadak, kanpoko eta barneko arotzeria, instalazioak, pintura, zoladurak, alikatatuak, altzariak eta ekipamendua, eta barne-urbanizazioa; eta fase hori 2009aren erdialdean amaitu zen. Iritzi publikoan sortu zen ikusminaren aurrean, bereziki sektorearen barruan, ikusi zen nahitaezkoa zela obra bisitatzeko aukera ematea. 500 lagun baino gehiago bertaratu dira, gehienak teknikariak, baina sustatzaileak, unibertsitateetako ikerketa-zentroak eta zentro pribatuak, eta hainbat erakunde ofizial ere bertaratu dira. [Obraren irudiak ikusi][1]. [1]: http://www.sukia.com/eu/residencial/92/araba/gasteiz-zabalgana-156#/irudi-galeria
Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.