Construcciones Sukiak joan den apirilaren 14an Bilboko Euskalduna jauregian egin zen “Eraikuntzako eta hiri-inguruneko energia-kudeaketa eta -eragimena” lan-mahaian hartu zuen parte. Lan-mahai hori TECNALIAk antolatutako INSPIRING DAY jardunaldiaren parte zen.
Datorren 2011ko apirilaren 20an, 12:00etan, Babes Ofizialeko 58 etxebizitza, garaje eta trastelekuren zozketa egingo da Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Errenteriako Udalak Construcciones Sukiari esleitu dio Kaputxinoetako igerileku berrietarako obren gauzatzea. Obra horien zenbatekoa 1.552.093 eurokoa da, eta 18 hilabeteko gauzatze-epea dute. Instalazio horien bidez, Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda eta Alabergako biztanleek igerilekuen gune modernoa eta gaurko garaietara egokitua izango dute eskuragarri.
Construcciones Sukia enpresa izan da esleipendun, Elgoibarko Udalak sustatutako lehiaketa publikoaren bidez, Olasogain auzoan mugikortasuna, bideen egoera, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko planaren bigarren fasea gauzatzeko, 592.412,73 euroko zenbatekoarekin. Enpresak dagoeneko ekin die bertako lanei eta lan horiek bost bat hilabetean burutuko dira.
Construcciones Sukia enpresa izan da VISESA sozietate publikoaren sustapenetako konponketetarako hornitzaileen erregistroa sortzeko aukeratutako enpresetako bat.
Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.