Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Illarra
Donostia

Illarra

Illarra Bizigunea, bizi-kalitatea itsasotik eta hiritik oso gertu

Gutxi falta da gehien espero den lantzamendurako.

Funtzionaltasuna eta estetika uztartzen dituen proiektu modernoa da, kalitate handiko akaberekin eta efizientzia energetiko eredugarriarekin. Donostian bizitzeko aukera paregabea.

2 eta 3 logelako etxebizitzak, beren zabaltasunagatik, argitasunagatik eta terraza handiengatik nabarmentzen direnak. Erabilera anitzeko espazioak dituzten behe solairuak, familientzat edo erosotasun gehigarria nahi dutenentzat ezin hobeak. 

Ezaugarri nagusiak

Garaje
Horma-armairuak
Sukalde hornituak
Terraza zabalak
Espazio komunak
Gimnasio
Igerilekua
Txoko
Etxebizitza Solairua Logelak Bainugelak Etxebizitza azalera Terraza Planoak
B TIPOA Behea 2 3 114,24 m² 49,34 m²
C TIPOA Behea 3 3 115,94 m² 52,82 m²
D TIPOA 2. 3 2 88,13 m² 15,05 m²
TIPO E 2. 3 2 90,00 m² 10,12 m²

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zeramikoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak gauzatzeko adreilu zeramikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz estalia, hobekuntza termikoa eta akustikoa lortzeko, betiere indarrean dagoen araudiaren arabera.

KANPOKO AROTZERIA

  • Kanpoko arotzeria PVCzkoa eta ardatz aldagarrikoa izango da. Beira-plaka bikoitzeko beira termikoa izango du, aire-ganberarekin, kolore biko akaberakoa; barnealdea zuria izango da. Egongela-sukalde irekiek, arotzeria oszilo-paraleloak izango dituzte.
  • Pertsianak aluminiozkoak izango dira, block erakoak, isolamendu eta guzti, eta motorizatuak izango dira.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta hiru ainguratze-puntuko segurtasun-sarraila izango dute, orotariko giltzekin. Sarrerako atearen barne-akabera hautatutako pasaerako ateen araberakoa izango da.
  • Barneko pasaerako ateen ezaugarriak ondokoak izango dira:
  • Kolore zuriz lakatuak edo haritzez akabatuak izango dira, eta altzairu herdoilgaitzezko heldulekua izango dute.
  • Egongelako, sukaldeko eta atondoko ateak beiradunak izango dira.
  • Etxebizitzak armairuz hornituta egongo dira; ate lakatuak izango dituzte, barrutik ehun-melaminaz akabatuak eta esekitzeko barra metalikoz, apalez eta tiraderaz banatuak. Armairu bat logela bakoitzean.

ZOLADURAK

  • Lehen mailako kalitateko baldosa zeramikozko zolaketa, egurra imitatzen duena, etxebizitza guztian, bainugelak eta komunak izan ezik.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura 1. kalitateko materialekin egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna etxebizitzako gela guztietan.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Etxebizitzen barnealdean pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta sabaietan. Aurrez hautatutako zenbait proposamenen artean aukeratzeko.
  • Sabaiak zuriz pintatuko dira etxebizitzako gela guztietan.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, edukiera handiko behekoak, zenbait akaberaren artean aukeratzekoak, eta Bosch markako etxetresna elektrikoak edo antzekoak.
  • Erresistentzia handiko gaineko sukalde zeramikoa, aukeratzeko zenbait akaberarekin, eta aukerako gaineko sukaldearen aurrealdea, akabera berean.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez, kolore zuri distiratsuan edo zuri matean, aukeratzeko.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. kalitateko zeramika bidez, zenbait giroren artean aukeratzeko.
  • Komunontziak Roca markakoak izango dira, zuriak, Meridian Compact modelokoak edo antzekoak.
  • Roca markako, hondo irristagaitzeko altzairuzko bainuontzia, Princess modelokoa edo antzekoa, zuria.
  • Roca markako erretxinazko dutxa-plater estralaua, Terran modelokoa edo antzekoa, zuria.
  • Dutxa eta bainuontziko txorrotak termostatikoak.
  • Gainontzeko txorrotak aginte bakarrekoak dira.
  • Bainugeletan, lehen eta bigarrenean altzaria zenbait aukeraren artean hautatzeko, dagokion ispilu eta pareta-argiarekin.
  • Txokoko bainu osagarriak, konketa protzelanikoa izango du.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Etxebizitza klimatizatzeko, lurzoru berotze-freskatze sistema bat erabiliko da, urte osoan erosotasun termikorik handiena bermatzen duena, tenperaturaren banaketa uniformea gela nagusi guztietan emanez.
  • Klimatizazioa krono-termostato digital indibidual baten bidez kontrolatuko da,  egongelan eta logela bakoitzean estrategikoki kokatua, tenperaturarekiko erregulazioa zehatza eta independientea ahalbidetuz, espazio bakoitzaren premien arabera.
  • Ur bero sanitarioaren (UBS) ekoizpena eta klimatizazio sistemaren hornidura termikoa, aerotermia-instalazio indibidual baten bidez egingo da etxebizitzako. Irtenbide eraginkor, jasangarri eta energia-kontsumo txikikoa da, aire-energia aprobetxatzen duena, berokuntza, freskatze eta ur beroa errendimendu on batekin emanez eta emisioak murriztuz.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Erabilera komunitarioetarako panel fotovoltaikoen instalazioa jarriko da estalkian.
  • Banakako aerotermia erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko eta berokuntza sistema ekoitzeko. Energia-kalifikazioa: A letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Schneider seriekoak edo antzekoak.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.
  • Geletako entxufeek USB hartunea izango dute.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera izango du garajeak. Aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak izango ditu, proiektu espezifikoaren arabera, eta bertatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxiak, metalezko atea eta argi puntuarekin.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aurreinstalazioa izango du, indarrean dagoen araudiaren arabera.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko atal batzuetan (BARNEKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK ETA KOMUNAK…) bildutako informazioa sustatzaileak egikarituko dituen OINARRIZKO kalitateei dagokiena da.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA bat ere badaukagu, bezeroari sustatzaileak aurrez hautatutako zenbait proposamenen artean hautatzeko aukera eskaintzeko. Etxebizitzako gela bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko aukera izango du. Horietako batzuk oinarrizko prezioaren barruan daude eta beste batzuek kostu gehigarria dute.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala nahi izanez gero, bana-banako arreta kontrata daiteke sustatzaileak esleitutako teknikari batekin, bezeroak eskatutako aldaketak aztertu eta plantea ditzan. Zerbitzu bakoitza banan-banan kontratatzeko aukera eskaintzen da, abiapuntuko kostua gehi aldaketei dagokiena bere gain hartuta:
    - Etxebizitzaren banaketaren eta instalazioen pertsonalizazioa.
    - Akaberen pertsonalizazioa, hautatutako hornitzailearen erakusketan aurkezten diren alternatibak hautatzeko aukerarekin.

OHAR OROKORRAK

  • 1.Kalitateen memoria honetan deskribatutakoa aurrerapen edo aipamen moduan egin da; izatez, arrazoi teknikoak direla medio, proiektua egin duten arkitektoek eta obra-zuzendariek interpretatu edo erabaki beharko dituzte egin daitezkeen aldaketak eta gauzatze-arauak, betiere aditzera emandako kalitateen kalterik gabe.
  • 2.Ohartarazi nahi da solairuen planoetan zehazten diren zutabeen dimentsioak sekzio estandarra duela, eta dimentsio hori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen den solairuaren altueraren arabera eta instalazioen pasabidearen arabera. Era berean, planoetan islatzen ez diren eraikinaren instalazioetarako beste pasabide eta hozkadura batzuk ager daitezke.
  • 3.Teknikari adituen jakituriarekin eta ezagutzarekin egingo da obra, eta beti jarraituko zaio eraikuntza behar bezala egitearen arauari, indarrean dauden arauen perdoiak onartuta.
Adeitasun bulegoa:
Lugaritz Pasealeakua, 21
20018, Donostia, Gipuzkoa
943 31 68 68

Arturo Campion Kalea. Donostia.

  • Berdeguneak
  • Autobusa
  • Kirol instalakuntzak
  • Ikastetxeak/Unibertsitatea

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.