Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Derio

Aldekone Bizigunea BOE

Salmenten arrakasta! 
Informa zaitez Derioko babes ofizialeko etxebizitzen hurrengo sustapenari buruz.

Etorkizun hurbilean babes ofizialeko etxebizitzen eraikin berriak eraikiko dira. Informa zaitez gure webgunean, HURRENGO PROMOZIOAK atalean.

200 familia baino gehiago bizi dira, eta Aldekone bizitegi-etxea errealitate bihurtu da. Lasaitasuna, berdeguneak, parkea eta behar dituzun zerbitzu guztiak Aldekonen dituzu zain.

Gogoratu Residencial Aldekone EZ dela kooperatiba, eta, beraz, gure bezeroek arriskuak eta ziurgabetasunak ahazten dituztela, eta une oro Construcciones Sukia SLren bermea eta aholkularitza dutela. Enpresa horrek 45 urtetik gorako esperientzia du.

EGITURA.

  • Egitura hormigoi armatuzko lauzekin egingo da. 

FATXADAK ETA TRENKADAK.

  • Kanpoko itxitura bistako adreiluzkoa izango da, morterozko zarpiatuarekin konbinatuta, talotxatua eta pintatua.
  • Barneko isolamendu termikoa eta trasdosatua igeltsu laminatuzko trenkada bidez osatua.
  • Barneko banaketa igeltsu laminatuzko trenkadekin egingo da, eta mehelinak adreilu/igeltsu laminatu soluzio mistoarekin, araudi termiko-akustikoa betetzeko. 

KANPOKO AROTZERIA.

  • Leihoen profileria PVCzkoa izango da, zubi termikoaren haustura bermatuko dute, eta beira bikoitzeko leiho termikoak jarriko dira aire-kamera deshidratatua osatuta.
  • Pertsianak block erakoak izango dira, aluminiozkoak, isolamendua barne dela. 

BARRUKO AROTZERIA.

  • Etxebizitzetako sarrerako ateak zur nobleaz akabatuko dira. Hiru puntuko segurtasun-itxiera, sarrerako behatxuloa eta altzairu herdoilgaitzezko burdineria izango dituzte.
  • Etxebizitzetako pasaerako ateak melaninazkoak izango dira, haritzezko akaberarekin eta altzairu herdoilgaitzezko eskuleku eta burdineriarekin.
  • Egongelako eta atondoko ateak beiradunak izango dira. 

SUKALDEAK.

  • Sukaldeetan izango dira proiektuan aurreikusitako hustubideetako, elektrizitateko eta ke-kanpaietarako hartuneak. Horiek guztiak prest utziko dira bezeroek altzariak jartzeko, edo pertsonalizazioko gehigarriak kontuan hartuta (kontsultatu “Pertsonalizazio Zerbitzua”).

ZOLADURAK.

  • Gela guztiak –sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik– parket flotatzaile laminatu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldeetan lehen kalitateko zeramikazko baldosa jarriko da.
  • Atariak eta eskailerak harri granitiko natural bidez estaliko dira.

SABAIAK.

  • Igeltsu laminatuzko sabai aizuna etxebizitza osoan eta atarietan.
  • Garajeetako sabaietan ageriko hormigoia. 

PINTURA.

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK.

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, lehen kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Zoom seriekoak edo kidekoak.
  • Roca markako altzairuzko bainuontzia, Contesa seriekoa, edo kidekoa.
  • Roca markako dutxa-platera, zuria, Malta seriekoa edo kidekoa.
  • Aginte bakarreko kanilak, pieza guztietan.

BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA.

  • Banakako kondentsazio-galdara ur bero sanitarioa sortzeko eta berotzeko.
  • Altzairuzko xaflako banako erradiadoreak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema banako kronotermostato bidez kontrolatuko da, eta hori egongelan kokatuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIA.

  • Iturri berriztagarrietako energia-ekarpena, legean ezarritakoari jarraituz.
  • Eguzki-energia termikoa erabiliko da, edo, bestela, Aerotermia, ur bero sanitarioa sortzeko, ahalik eta gehien optimizatua. 

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK.

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailu bidez jarriko da abian, eta kontsumo baxuko argiekin.
  • SIMON 28 edo kideko markako mekanismo elektrikoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

PERTSONALIZAZIO ZERBITZUA:

  • Pertsonalizazio-zerbitzuak barne hartzen du bezero bakoitzari arreta indibidualizatua ematea bere etxebizitzako akaberak zehazteko, bai eta obrara bisita bat ere akaberen hasierako fasean (zoru flotagarriak).

ALDAKETA AUKERAK BEZEROARI INOLAKO KOSTURIK ERAGIN GABE:

PINTURA:

Hormetako kolorea sustatzaileak aurrez zehaztutako 5 koloreren artean aukeratu ahal izango da. Gehienez 3 kolore konbinatu ahal izango dira etxebizitza bakoitzeko, eta gela bakoitza kolore bakarrekoa izango da.  Sabaiak zuriak izango dira.

ATEAK:

Sustatzaileak aurrez zehaztutako 4 akabera-motaren artean aukeratu ahal izango da, horietako bat melanina zurizko akabera izango da. Era berean, sustatzaileak aurrez zehaztutako 4 helduleku-modeloren artean aukeratu ahal izango da.

ZUREZKO ZORUAK:

Sustatzaileak aurrez zehaztutako zoru flotagarriaren 4 akaberen artean aukeratu ahal izango da. Zokaloak bat etorriko dira pasaerako ateekin.

ALIKATATUAK ETA ZERAMIKAZKO ZORUAK:

Sukalde eta bainugeletarako sustatzaileak aurrez zehaztutako 7 konbinazioren artean aukeratu ahal izango da.

MEKANISMO ELEKTRIKOAK:

Era berean, sustatzaileak aurrez zehaztutako 4 modeloren artean aukeratu ahal izango da. Aurrez zehaztutako modelo guztiak zuriak edo krema kolorekoak izango dira. 

 

GEHIGARRIAK:

Aurrekontua eskatu ahal izango da, inolako konpromisorik gabe, sustatzaileak aurrez zehaztutako honako pack hauek kontratatu ahal izateko:

  • Sukaldeetako ekipamendua, armairuak eta etxetresna elektrikoak.
  • Logeletarako horma-armairuak.
  • Argiteriaren azterketa eta argi-puntuen instalazioa.
  • Erradiadoreen ordez zoru erradiatzailea jartzea.

 

Oharra: Aipatutako akaberak hautatzeko aukera obraren aurrerabidearen baitan geratzen da. Esate baterako, behin egitura amaituta dagoenean ezingo da hautatu erradiadoreen ordez zoru erradiatzailea jartzeko packa.

 

Adeitasun bulegoa:
Lugaritz Pasealeakua, 21
20018, Donostia, Gipuzkoa
943 31 68 68

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.